Arartekoaren eta haren ondokoaren jarduerarik esanguratsuenak, hitzaldiak emateari dagokionez, eta administrazioek eta gizarte erakundeek antolatutako ekitaldietan parte hartzeari dagokionez
Baloreak eta giza eskubideak sustatzeko lanean, Arartekoaren erakundeak urte osoan zehar jarduera ugari gauzatzen ditu, adibidez, gizarte-erakundeek antolatutako ekitaldietan parte hartzen du, giza eskubideekin lotutako gaien inguruko foroetan hitzaldiak egiten ditu, erakundearen helburuekin estuki lotuta dauden ekitaldi instituzionaletan esku hartzen du, etab.
Jarduera horien guztien katalogoa web orrian dagokion atalean kontsulta daiteke.
Jarraian, Manuel Lezertua arartekoak eta Julia Hernández arartekoaren albokoak garatutako jardueren lagin laburtua jaso da:
• 2016ko otsailaren 26an Bizkaiko Foru Aldundia
k Gizartegune hausnarketarako espazioaren jarduera berri bat antolatu zuen, “Gizarte-bazterketa eta patologia mental larria: lankidetza soziosanitarioa ezinbestekoa da” izenburupean; arartekoak ere parte hartu zuen, aipatuz Koordinazio soziosanitarioari buruzko printzipioak, gaixotasun mental larria eta gizarte bazterketa gertatzen direnerako.
• Martxoan, Hizkuntza Komisarioen Nazioarteko Elkartearen Biltzarra ospatu zen Galwayen (Irlanda); bertan, Manuel Lezertuak postmodernitateak ekartzen dituen erronketatik nortasun kolektiboaren kontzeptuaren inguruko mintzaldia eskaini zuen.
• Eusko Jaurlaritzak eta Emakundek “Aitatasun positiboak eta eraldatzaileak” jardunaldiak antolatu zituzten hil horretan, eta testuinguru horretan aratekoak “Aitatasun eraldatzaileak, gizonak, emakumeak, hazkuntza eta boterea” mintzaldia eskaini zuen.
• Eurobaskek eta Eusko Legebiltzarrak maiatzaren 9an Europa berri baterako eztabaidak jardunaldia antolatu zuten, hain zuzen ere Europako Egunean. Jardunaldia irekitzeko saioan arartekoak Europar Batasunaren sorrerako printzipioak gogoratu zituen.
• Madrilgo Ateneoan arartekoak Europa ispilu aurrean: errefuxiatuen krisialdia mintzaldia eskaini zuen maiatzaren 26an.
• Elkartuk iazko ekainaren 9an Donostian antolatutako jardunaldian, Berdintasunean aurrera eginez, aniztasunetik izenburupean, Manuel Lezertuak “Ezgaituen eskubideak bermatzea” mintzaldia eskaini zuen.
• Ekainaren 17an, ingurumen arloko fiskaltzak Segovian elkartu ziren, Ingurumenaren ikuspegia Europako esparruan mintegian; arartekoak ere parte hartu zuen, Herriaren defentsa erakundeen eginkizuna ingurumena kontrolatzen berbaldiarekin.
• Iazko ekainaren 16tik 18ra Justizia leheneratzaile eta terapeutikoa: justizia eredu berritzaileetarantz biltzarra egin zen Donostian, GENMEk sustatuta (Espainiako Bitartekaritzaren aldeko Magistratuen Europako Taldea); saio hartan arartekoak Justizia leheneratzailearen egungo jardunbidea eta teoria mintzaldia eskaini zuen.
• Udako ikastaroen testuinguruan, Kriminologiaren Euskal Institutuak antolatuta, ekainaren 28an Tortura, tratu txar eta umiliagarrien biktimentzako egia eta aitorpena jardunaldia egin zen; bertan, Manuel Lezertuak Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentzia torturaren gainean mintzaldia eskaini zuen.
• Horrez gain, hil bereko 30ean arartekoak udako beste ikastaro batean parte hartu zuen, EHUko Medikuntza Fakultateak Bilbon antolatutakoa, Minari buruz kontzientzia hartu, diagnostikatu eta terapia egiteko eskola izenburupean, Minaren tratamendua eskubide gisa mintzaldiarekin.
• Manuel Lezertua Herriaren defendatzaileak eta ACNURrek urriaren 5ean Madrilen egindako lansaioan ere izan zen, Espainian errefuxiatuak hartu eta gizarteratzea izenburupean.
• Urriaren 20an eta 21ean Konstituzio Auzitegiko Abokatuen Elkartearen XXII. Jardunaldiak egin ziren Gasteizen, eta arartekoak kolaborazio aktiboa izan zuen jardunaldien antolaketa zein eztabaidetan.
• Hil berean, 24an, Sabino Arana Fundazioak Delituak ikertzeko bermeen sistemak versus Teknologia berriak topaketa-eztabaida antolatu zuen Bilbon; arartekoak ere parte hartu zuen.
• Arartekoa Iñigo Urkullu lehendakariak kargu hartzeko ekitaldian izan zen Gernikan, urriaren 26an.
• Ezgaitasunen bat daukaten pertsonen eskubideei buruzko NBEren hitzarmenaren X. urteurrena zela eta, EDEKA Elbarrituen Ordezkarien Euskadiko Euskal Koordinatzaileak jardunaldi bat antolatu zuen azaroan, Bilbon. Arartekoak Lorpenak eta lortzeke dauden erronkak izan zituen hizpide.
• Abenduaren 13an DEMOSPAZ Institutuak eta Bakearen Kultura Fundazioak Euskadin bake etorkizuna izatearen alde: udalerriak bake eta bizikidetza espazio lan mintegia egin zuten Bilbon; arartekoak ere parte hartu zuen jardunaldian, bakea helburu eta bitarteko gisa sustatuko duen kulturaren alde tokiko administrazioek egin dezaketena nabarmenduz.
• Abenduaren 16an arartekoak Gizarte bazterketa eta komunikabideak jardunaldia bukatzeko saioan hitz egin zuen, Pobrezia eta giza bazterketaren aurkako europar sarea Euskadin elkarteak Bilbon antolatutakoa. Komunikabideek iritzia sortu eta osatzen egiten duten funtzio soziala nabarmendu zuen, baita gizarte bazterketako egoeran dauden komunitateentzat herritarrek daukaten jarrera eratzen ere.
• Arartekoaren ondokoak Paulo Freire helduentzako ikastetxeko mahai inguru batean parte hartu zuen iazko urtarrilaren 14an, Gasteizen.
• Horrez gain, Gasteizko Arriaga parrokian beste hitzaldi batean parte hartu zuen, otsailean.
• Otsailaren 9tik 12ra Julia Hernándezek Turkiako Ombudsman erakundea eratzeko laguntza programan parte hartu zuen, erakunde gisa, hainbat komunikazio eta mintzaldi eskainiz.
• Arabako Foru Aldundiak ekitaldi bat antolatu zuen iazko martxoaren 5ean Artium Museoan, Emakumeen Nazioarteko Eguna zela medio; Julia Hernández bertan izan zen.
• Arartekoaren ordezkoak Eusko Jaurlaritzak eta Emakundek Gasteizen antolatutako Aitatasun positiboak eta eraldatzaileak ekimenean parte hartu zuen, hil bereko 19an.
• Maiatzaren 9an ONCEk ONCE Sari Solidarioak banatu zituen Bilbon; Julia Hernándezek administrazio publikoaren kategorian Arartekoaren erakundeari emandako saria jaso zuen, “gure gizartearen gabezien aurrean azken mende laurdenean adi egoteagatik giza eskubideak erabat bermatuz eta babesgabeak babestuz, eta Euskadi bezalako herrialde moderno eta aldakor batek dituen dilema eta erronka berrien zantzuak eman dituzten txostenak egiteagatik”.
• Aipatutako
• Ombudsmanaren Iberoamerikako Federazioaren (FIO) Emakumeen Sareko Eskualde Europarreko koordinatzailea den aldetik, Julia Hernándezek parte hartze aktiboa izan zuen emakumeen sare horrek Costa Rican ekainaren 3an egindako bileran, Emakumeen Defendatzailearen Sarearen 2016. urteko lan programaren betetze maila ebaluatze aldera.
• Horrez gain, ekainaren 7an, arartekoaren ordezkoak FIOko Emakumeen Sareak, Costa Ricako Herriaren Defendatzaileak eta FIOk antolatutako nazioarteko biltzarrean parte hartu zuen, Iberoamerikan indarkeria obstetrikoaren arazoa eta sexu eta ugalketa eskubideen egoera aztertzeko.
• Berriztu hezkuntza elkartearen 25. urteurrena zela medio, elkarteak Alternatibak berrituz XXI. mendeko indarkeria egoeretan: nerabezaroa, emakumeak eta familia jardunaldia antolatu zuen Deustuko Unibertsitatean azaroaren 11n; Julia Hernándezek parte hartu zuen.
• Arartekoaren albokoak Emakume Abokatuen Estatu mailako XXVIII. Batzarraren irekieran parte hartu zuen azaroaren 18an, Donostiako Abokatuen Elkargoan.